Erandio Atletismo Taldeak antolatuta, igande honetan, martxoak 7, izango da Jorge Blancoren oroimenezko herri lasterketaren 21. edizioa. Horrenbestez, 10:30etik 12:00etara bitartean egingo dituzte kategoria ezberdinetako probak. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea Erandioko udaletxean (behekaldean, eskuinera): bihar arte, 18:00etatik 20:00etara egin ahal izango da; eta larunbatean, 11:00etatik 13:00etara. Izen-ematea dohainik da. Hala ere, ezin izango da lasterketaren egun berean egin, antolatzaileek zehaztu dutenez. E-postaz ere egin daiteke,
atletaerandio[abildua]telefonica.net helbide elektronikoan. Edo bestela, telefono bidez, 944 676 700 zenbakian. Sari banaketa igandean bertan egingo dute, 13:00etan, udaletxe aurreko lrailaren 23a plazan. Argazkian, lasterketaren aurreko edizioetako bat / ©
Erandio.net.