Emakumeenganako indarkeriaren aurrean jarrera hipokrita mantentzea egotzi diote Plentziako Udalari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 4a, 14:31

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, dozenaka ekitaldi deitu dituzte udal, kultur etxe, eragile zein sindikatuek. Horien artean, larunbatean horma-irudia marraztu zuten Gorlizen, martxoaren 10ean, Emakumeon Mundu Martxak Uribe Kosta eta Erandio bisitatuko dituela iragartzeko asmoz. "Plentziako Udalak, gutxiago ez denez, ekintza desberdinez osatutako programazioa eskaintzen digu, guztiak Uribe Kostako Mankomunitateak antolatutakoak", adierazi du Plentziako ezker abertzaleak. Salatu dutenez, "alkate andrea kontseiluko kide batekin akaso, horrelako saio ofizialetan ikusteko aukera izango dugu ziur aski. Eta gainera, zorte apur batekin, hilabete honetan ospatuko den osoko bilkuran, data barruan eta gaiak merezi duen seriotasun osoarekin adierazpen instituzional bat onartuko da. Baina, zer gertatzen da benetan kalera atera behar dugunean emakumeen aurkako indarkeria salatzera? Non ezkutatzen da orduan gure Udal Gobernua?". Gogoratu behar da sexu erasoa egotzita zazpi urteko espetxe zigorra jarri diotela plentziar bati orain gutxi. Plentziako Udalaren jarrera salatzeko asmoz, astelehenean, martxoak 8, 20:00etan, kontzentrazioa egingo dute Plentziako Piruli plazatxoan. Argazkian, larunbatean Gorlizen egindako murala / © Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzalea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun