Arratsaldeko lehen orduan, Lamiako eta Leioako metro geltokien arteko Delta Lamiako antzinako enpresaren pabiloi bateko fatxadaren zati bat behera etorri da eta, ondorioz, lehenengo lineak atzerapenak ditu, Aiboa eta Leioa artean,
Metro Bilbao garraio enpresak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez. Eraikuntza obratan zegoen behera botatzeko, eta txintxor batzuk trenbideetara erori dira. Ondotik igarotzen ari zen trena ere jo dute harriek, baina ez da zauriturik egon. Lamiakoko Langileria kalea itxi ere egin behar izan dute udaltzainek, lantegiko tximinia erortzear zegoelako. Horrek metro zerbitzua trenbide bakarretik ematera behartu du, 1 linean atzerapenak sortuz. Momentu honetan, Leioarantz 10 minutuko maiztasuna du zerbitzuak, eta 20 minutu Plentziarantz. Segurtasun protokoloa martxan jarri du Metro Bilbaok eta larriladi zerbitzuei abisua eman die. Egoera ebaluatzeko eta trenbidea ahalik eta azkarren garbitzeko mantentze-taldea bidali dute. Trenik ez dabilenean, gauez, egingo dituzte konponketa lanak, goizez egoera bere onera bueltatzeko. Argazkian, metro geltoki bat bidaiariz gainezka, aurreko batean.