Lexuri Gallastegi berangoztarra eta Haimar Altuna ibarratarra gaur eraman ditu Frantziatik Espainiara Polizia Nazionalak. Manex Zubiaga algortarrarekin batera atxilotu zuten 2002ko maiatzean Niort-en (Frantzia) Gallastegi, ETAko kidea zelakoan.
Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako oharrean jasotzen denez, ustez, 2001eko urriaren 12an, Madrilgo Udalaren ibilgailuen gordailuan bonba autoa jartzen lagundu izana leporatzen diote egun 40 urte dituen Berangoko emakumeari. Horretaz gain, 2001eko azaroaren 6an, bonba autoa jarrita, Poliziako Unitate Zientifikoko zuzendariaren aurkako atentatuan parte hartu izana egozten diote. Terrorismo delitua, armak eta lehergailuak izatea eta erakunde terroristari laguntzea leporatzen dio Lexuri Gallastegiri Espainiako Auzitegi Nazionalak, polizia iturriek diotenez. Argazkian, Lexuri Gallastegi Espainiako Poliziak lagunduta / © Espainiako Barne Ministerioa.