Besteak beste,
Moby Dick bakarlari algortar ezagunak jotzen duen Uribe Kostako
Nun taldeak kontzertu batekin agurtuko ditu zaleak, larunbat honetan, martxoak 6, Gorlizko Zehatz Kultur Elkartearen egoitzan. Boskoteak dioenez, lagun asko daukate han eta taldearen historiaren parte oso garrantzitsua da. Bertan sortu zen taldea eta bost kantu biltzen dituen lehenengo grabazioa han egin zuten. Musika saioan, "Agur esateko zazpi modu" lana, eta akabo, taldea desegingo dute. Nun taldeak 2002an hasi zuen ibilbidea, gaur arte ezagutu dugun bezala: lau mutil (bi gitarra, baxua eta bateria) eta neska bat (Aitziber kantari ilegorria) osatu dute. Lehen aipatu maketaz gain, zazpi kantuz osatutako grabazioa kaleratu zuten orain urte batzuk, "Collage" izenburupean, pop eta hardcorearen artean kokatuz. 2007ko Bilbao BBK Live jaialdian aurkeztu zuten lana. Azken saioa 21:00etan jarri dute, sarrera doan. Argazkian, Nun taldea Bilboko Kafe Antzokian emandako kontzertuan / © Nun.