Ikasketei dagokienez, hiru etorkinetatik batek bigarren mailako ikasketak gainditu ditu (%34,6), oinarrizko ikasketak dituztenak bigarrenak dira (%31,9), eta %13ak goi mailako ikasketak ditu. Horren aurrean, ikasketarik ez dutenak daude, oso kopuru eskasa, %0,5a besterik ez. Bestalde, 10 pertsonatatik 7k Hego Amerikatik eratorriak dira. EAEn eta Bizkaian ematen diren datuak parekatuz, horietan %50 izaten da. Batez ere boliviarrak dira gehienak (%35), atzetik doaz kolonbiarrak (%13), eta gutxiago Europar Batasunekoak (%15) eta Magrebtarrak (%7). Aipatutako lau pertsonatatik hiruk (%73,14) ez dute 3 urte baino gehiago egin Leioan. Gainera, etorkinen populazioaren heren bat (%33,2) ez daroa urte bat baino gehiago herrian erroldatuta. Horietatik denbora gehien daroatenak Leioan Ekuadorrekoak dira.
Leioara heltzen diren etorkinen erdiak beren herrietatik zuzenean heldu direla aitortzen dute. Gehiago dira ostera, Bizkaiko beste herri batzuetatik datozenak (%82,5). "Datu guzti hauek gure bizilagun berriak hobeto ezagutzen laguntzen digute. Modu horretan, kultu aniztasun errealitateari egokitzen gara, eta etorkizuneko erronkei behar bezala erantzuten lagunduko digu", azaldu dute udal iturriek.