Hurrengo egunetarako hainbat ekitaldi antolatu ditu Erandioko Emakumeen Gizarte eta Kultura Elkarteak. Gaur, ostirala, “No es tan facil” filma proiektatu eta, ondoren, mahai-ingurua izango da Altzagako azoka zaharrean, 18:30etik aurrera. Astelehenean, Emakumeen Nazioarteko Egunean, ohi bezala, kontzentrazioa egingo dute udaletxe aurrean, eguerdiko 12etan. Oraingo honetan, “Legezko berdintasun eskubidearen alde” lelopean elkartuko dira. Asteartean, goizez, bisita gidatua egingo dute Erandion barrena, 9:30ean metro geltoki ondoko zabalgunetik abiatuta. Arratsaldean, berriz, “Erandioko emakumeak, berdintasunaren alde martxan” izenburuko hitzaldia izango da, 18:30etik aurrera, Altzagako azoka zaharrean. Argazkian, martxoaren 8an, urtero egiten dute elkarretaratzea udaletxe aurrean Erandioko emakumeek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!