Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Giza Art deritzon argazki-erakusketa martxoaren 13ra arte egongo da ikusgai Kultur Leioan. Hibai Agorria argazkilari profesionalaren 20 irudik osatzen dute, eta bere helburua da "bizkaitar guztiak ohartaraztea emigrazioaren fenomenoaz", foru iturriek adierazi dutenez. Horrez gainera, “Emakumeek ekonomiari egindako ekarpena: agerikotik ezkutukora” izenburua duen ekimenak emakume etorkinek diharduten lan-eremuak nabarmendu nahi ditu: "alde batetik, salatu nahi du beti lan berdinetan sailkatzen dituztela; eta bestetik, agerian jarri nahi du zaintza-lanez eta etxeko lanez gain jarduten dutela beste lan-eremu batzuetan ere", azaldu dute antolatzaileek. Hori dela eta, erakusketak bi alde ezberdin ditu: produkzioaren arloa eta erreprodukzioarena. Argazkian, Giza Art erakusketaren argazkietako bat / © Bizkaia.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!