Astelehen honetan, martxoan 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du lehenengo aldiz
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU). Horretarako, mahai-ingurua egingo dute, goizeko 10etatik aurrera, Sarrikoko Enpresa Zientzien Fakultatean, Berdintasun Zuzendaritzak antolatuta. Hala ere, astelehenekoa ospakizun bikoitza da EHUren arabera. Egun horretan, mende bat beteko du emakumeak Espainiako unibertsitateetan sartzea baimendu zuen errege dekretuak, 1910eko martxoaren 8koak, alegia. "Antolatutako ekitaldiarekin, gizonen eta emakumeen berdintasunaren alde unibertsitatearen baitan egiten den lana garrantzi handikoa dela erakutsi nahi du Euskal Herriko Unibertsitateak", adierazi dute EHUko iturriek. Gainera, hemendik aurrera urtero egingo dute ekitaldia, campus bakoitzean, txandaka. Argazkian, mahai-inguruan Iñaki Goirizelaia errektoreak ere parte hartuko du.