Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, datozen egunetarako hainbat ekitaldi antolatu ditu
Berangoko Udalak. Bihar, larunbata,
"Berangoko emakumeak: atzo, gaur eta bihar" izenburuko argazki erakusketa zabalduko dute udal pilotalekuan, 11:00etan. Ondoren, 13:30ean, manifestua irakurriko dute eta Nagusien Etxeko abesbatzak emanaldia eskainiko du. 14:30ean, bazkaria egingo dute emakumeek, menuan babarrunak izango direla. Bazkaloste ederra egiteko, 17:00etan dantzaldia eskainiko du Iñaki Uribesalgoren taldeak. Bitartean, igandean, Uribe Kostako Mankomunitateak antolatutako
Kirol Anitzeko Lehiaketarekin bat egingo du Berangoko Udalak. Aipatu udalerritik abiatuko da 10:30ean bizikleta martxa, Arrietara hondartza sopeloztarrean bukatzeko. 14:00etatik aurrera, jaia ospatuko dute hareatzan. Amaitzeko, martxoaren 13an, larunbatarekin, "Cruzadas cotidianas" antzezlana eskainiko du Cristina Castillok, 19:00etan hasita, Berangoeta kultur etxean, sarrera doan. Argazkian, Berangoko hainbat neskato / © Berango.net.