Patxi Lopez lehendakariak Gernikako Arbolaren gurutzea, Eusko Jaurlaritzak ematen duen saririk gorenena, eman zien Jose Antonio Agirre lehendakariaren eta lehen Eusko Jaurlaritza hartako sailburuen senideei. Lopezek aipatu zuenez, lehenengo Jaurlaritzak “modu berezian landu zuen ideologia guztien arteko elkarlana eta ahalegin bateratsua herria defendatzeko”. Lehendakariaren iritzian, “egoerak hala eskatuta, gehikuntza eta ulermenaren eredua zen aipatu Gobernua” eta “denon artean herri honen hoberena eraikitzen jakin izan dugun euskaldunen ondasun komuna dugu honezkero”. Aintzaneri, Jose Antonio Agirreren alabari, eman zion Lopezek Gernikako Arbolaren gurutzea. Horixe da Eusko Jaurlaritzak ematen duen saririk gorenena eta "Euskadiri eskainitako zerbitzu nabarmenak, bere izaera defendatu eta nortasuna berreskuratuz eta, oro har, gizarte, ekonomia eta kultura eremuetan egindako berebiziko lana eta ospea saritu asmotan" ematen da, aipatu dutenez.
Bere hitzaldian, ideologia ezberdinetako pertsonak “lankidetzako gobernu zabalean ” batu zituzten “baloreak” nabarmendu zituen Lopezek, “denon artean herri honen hoberena eraikitzen jakin dugun euskaldunen ondasun komuna bihurtu dena”. “Bere ideologia eta ezberdintasunen gainetik, euren herria defendatzeko elkarrekin aritzea jakin zuten gizonak, autogobernua eta demokrazia defendatzeko”, gaineratu zuen. Ekitaldian egon ziren senideei zuzendu zitzaien lehendakaria: erbesteko “zuon sufrimenduaren zordunak gara” eta “Agirre lehendakariak eta bere gobernuak guri helarazten jakin izan dutenaren zordun”, esan zuenez. Lopez harro agertu zen “autogobernua sortu zuen gobernuagatik”, “askatasuna, autogobernua eta demokrazia” defenditu zituena, hain zuzen ere. “Gaur egungo Gobernua, aurrekoak izan ziren modura, kate-maila txiki bat da Agirre lehendakariak eta bere gobernuek hasitako katean”, amaitu zuen.
Ikusi ekitaldiaren bideoa: