Guardia Zibilak uztailaren 29an egindako polizia operazioak "normaltasunez aritzeko oztopoak" ekarri zizkion Gaztesarea gazte komunikazio proiektuari. Hori dela eta, gazte informazio ataria ixtea erabaki zuten urtarrilaren erdian. Baina, aste bat beranduago, gazte mugimenduak atari digital berria iragarri zuen: Topatu.info. Urtarrilaren 22an abiatu behar zen, baina hainbat arazo tarteko pasa den ostegunera arte atzeratu behar izan zuten estreinaldia. Topatu.info-k azaldu duenez, "gazteon topaleku izango den webgunea" izateko asmoz jaio da. Bertan, izango dugu "Euskal Herriko gazteok elkarren berri jakiteko parada, elkarrengandik ikasteko abagunea" izango dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!