Ertzaintzak 25 urteko mutil bat atxilotu zuen atzo Areetan, aurretik Leioako taberna bateko bi bezerori arma zuri batez eraso egin zielakoan. Herrizaingo Sailak zabaldu duen bertsioaren arabera, gertakaria atzo goizeko zortzi eta erdietan jazo zen, Leioako taberna batean. Erasoa jasan zuten bi biktimek salatu zutenez, gertakariak ostalaritza-establezimenduaren kanpoaldean jazo ziren, bi bezerok izan zuten eztabaida baten ostean. Bezero horietako bat tabernatik irten zen bi lagunekin batera, eta harekin eztabaidan aritu zen beste gizonezkoa bere atzetik irten zen. Azken horrek sukaldeko aizto handi bat atera eta hainbat labankada eman omen zizkion. Biktimak besoekin babestea lortu zuen, baina beso batean eta aurpegian zauritu zen. Lagunetako bat erasoa gelditzen saiatu eta atzamar batean zauritu zen. Denbora apur bat geroago, erasotzaileak ihes egin zuen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!