Petronorreko sindikatuak zabaldu duenez, Julio R.P. hildako beharginak hautsez beteriko ingurunetik isolatzeko eta lan egiteko behar zuen arnas egiteko ekipoak (eskafandra edo aurpegi-babesa) duen hartuneak berdin balio du horretarako zein erreminta bat lotzeko.
Era berean, "haize hartune berbereetatik lotutako lanen arteko koordinazio eza" eta Petronorreko instalazioetan dabiltzan azpikontratetako beharginen trebakuntza "eskasa" ere salatu ditu CCOOk.
Findegia gelditzen denean enpresak "gelditze-lanak iraun bitartean, langile kopuru garrantzitsua, makineria astuna, autoak, eta abar, elkarrekin izatera behartzen" dituela dio Petronorreko atal sindikalak. Horrek, "lanen koordinazio eta segurtasunaren zaintza baldintza ditzake".
Azkenik, langileek arriskuak identifikatzeko parte hartzeari buruz enpresak erakutsi duen "egoskorkeria" salatu du CCOOk. Petronorrek "lanpostu bakoitzeko arriskuen ebaluazioa garatzeko prozesuetan, prebentzio delegatuen laguntza sistematikoki ukatu" baitu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.