Uribe Kostako gaztetxe eta gazte asanbladen koordinadoraren oharra:
Uribe Kostako gaztetxe eta gazte asanbladen koordinadoratik, Itzubaltzeta Gaztetxean urtarrilaren 23an jasandako eraso baten ondorioz, eta gazte asanbladak garen heinean eta zuzenki kaltetuak izan garenez, jarraian datorrena salatzera behartuta gaude:
Azkenaldian eremu herrikoiak diren guneetan (gaztetxeak, jai herrikoiak, gazte egunak, txosna guneak...) ematen ari diren, bai gure eskualdean baita Euskal Herriko beste hainbat lekuetan ere, hainbat portaera autoritario eta bortitz zabaltzen ari direla ikusten dugu; guzti hauek gure filosofiaren aurka doaz eta onartezinak direla uste dugu.
Arazo ezberdinak modu eraginkorrean konpontzeko bideak daudela uste dugu, mugimendu herrikoiaren garapena oztopatzen ari diren portaeretara heldu gabe.
Horren guztiorrengatik, argi utzi nahi da orain arte bezala lanean jarraituko dugula eta ez dela horrelako portaerarik onartuko gure eremuetan momentu honetatik aurrera.
Bildu eta zure herrian borrokatu!
Gora borroka herrikoiak!
U.K. koordinadora
Pasa den urtarrilaren 23an Itzubaltzeta / Romoko