Giro apartan egin zen sari-banaketa, Arrietara hondartzan bertan bukatu baitziren txirrindularitza martxa eta ibilaldi neurtua. Bi horiek ere Uribe Kostako Mankomunitateak antolatu zituen martxoaren 8a dela-eta. Ehunka pertsonek egin zituzten bi ibilbideak eta taloa txorizoarekin probatzeko modua izan zuten hondartzan bertan, antolatzaileek egokitutako tokian. Larunbat goizez, hainbat neska eta emakumek piragua ibilbidea egin zuten Plentzia-Butroiko (Plentzia-Barrika) itsasadarrean.
Ikusi Sopela.net agerkari digitalak zabaldutako bideoa: