Larunbatean, martxoak 5, udal pilotalekuan egindako argazki erakusketaren bitartez eman zitzaion bukaera
"Berangoko emakumeak: atzo, gaur eta bihar" ekimenari; baita amaiera arrakastatsua izan ere. Tokiko iturriek adierazi dutenez, ehunaka lagun gerturatu ziren frontoira, "askotan, oroitzapen kutunak berreskuratu gogora ekarri zituzten irudiok" ikusteko asmoz. Udalerriko emakumezkoak izan dira ekimenaren sustatzailerik nagusienak, eurek eman baitituzte erakusketarako argazkiak, Agueda Otxandategirekin hasi eta 2010ean jaiotako neskatxoekin amaitutako ibilbide grafikoa osatuz.
Berangoko Udalak antolatuta, "emakumeek historian izan duten protagonismoa berreskuratu eta andreak bigarren mailara alboratzeko erabili izan diren estereotipo zaharkituak ezabatu" nahi izan dituzte ekimenaren bitartez. Argazkian, hainbat emakume erakusketaz gozatzen / © Berango.net.