Emakume etorkinentzako (beti ere Euskal Herritik eta Espainiatik kanpoko emakumeei buruz ari dira) heziketa eta topaketa tailerretarako izena emateko epea zabalik dago.
Getxoko Udalak antolatu du ekimena, bigarren urtez, Elkargune, Etorkinentzako harrera programaren barruan. Horren helburua emakumeei "bidaiari gisa izandako historiaren inguruan elkarrekin hitz egiteko eta hausnartzeko aukera eskaintzea da, pozak, tristurak eta ametsak batera komentatzeko beta izateaz gain", tokiko iturriek aipatu dutenez. Tailerrak martxoaren 27an hasiko dira eta sei larunbatetan txandakatuta izango dira, 17:00etatik 20:00etara, Gizarte Zerbitzuek Algortako Urgull kalean duten bulegoan (bigarren solairuan). Urritik abendura bitartean berriro egingo dituzte (izen ematea irailean). Pertsona interesatuek udalerriko herritarren arreta bulegoetan (Itzubaltzeta / Romo eta Algortako HABek
arratsaldez ere ematen dute arreta) izena eman dezakete; baita www.getxo.net web gunearen bidez ere. Informazio gehiago 944 660 151 telefono zenbakian. Haurtzaindegi zerbitzua ere egongo da. Argazkian, emakume etorkin bat Algortako San Nikolas plazara bidean, aspaldi / © Getxo.net.