Leioako Euskara Zerbitzuak gazte zein umeentzako irteerak antolatu ditu. Alde batetik, Txilinbueltaka programaren barruan, Hondarribiko aterpetxera joateko aukera izango dute 1998tik 2003ra bitartean jaiotako neska-mutilek, 74,20 euro ordainduta. Bestalde, Gazterpe Abentura egitasmoaren barruan, 1994tik 1997etara bitartean jaiotako gazteak Orioko Aterpetxera joan ahal izango dira, prezio berean. Izena emateko epea martxoaren 10etik 17ra arte egongo da irekita, bi irteeretarako, 9:00etatik 14:00etara. Biak ala biak apirilaren 6tik 9ra bitartean izango dira. "Gogoratu behar dugu irteera hauen helburua umeak eta gazteak euren aisialdia euskaraz gozatzeko pentsatua dagoela, horregatik parte hartzen duten gazteek euskaldunak izan behar dira", adierazi dute Euskara Zerbitzutik. Argazkian, Getxo udalerrian egiten duten
Bapiruke euskarazko aisialdiko programak ere izen-ematea zabalduko du martxoaren 15ean, kasu horretan Aste Santuko egonaldi irekietarako.