Areetako Zugatzarteko pasealekuan tamaina handiko 23 ezki landatzen ari dira egunotan,
Getxoko Udalaren aginduz. Zuhaitzok Belgikatik datoz eta 5 eta 12 metroko garaiera dute eta batzuk, handienek, 30 urte dituzte. Tokiko erakundeak 227.360 euro gastatuko ditu, guztira, jarduera horretan. Getxo udalerrian lehenengo aldiz landatuko dituzte era horretako arbolak. Lanak datorren astera arte luzatuko dira eta Club eta Cervantes kaleen arteko tartean kokatuko dituzte aleak. Azpiegitura eta Zerbitzuetako zinegotzi Joseba Arregik, gaur aipatu duenez, “pasealeku honen paisaia berreskuratzeko lehen fasea da, azken boladan izandako eguraldi txarraren, eta batez ere, pasa den urteko ziklogenesiaren eraginez arbola asko, 17 guztira, jausi ziren eta. Horrekin batera, adinagatik eta gaixotasunagatik galdutakoek Zugatzarteko pasealekuaren nolabaiteko itxura soildua utzi dute. Horregatik, orduan galdutako zuhaitzak berriz hornitu behar ditugu pasealekuaren irudia berreskuratu aldera”. Hurrengo faseek, etorkizunean, Zugatzarte berreskuratu eta hobetzea izango dute helburu, Arregik aurreratu duenenez. Argazkian, ezki berriak landatzeko lanak / © Getxo.net.