"Plentziako uda 2010" egitasmoa prestatzen hasi da jada tokiko Udalak. Horren barruan, udaleku irekiak izango dituzte 5 eta 11 urte arteko umeek, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte. Hori dela eta, begiraleak behar dituzte. Lanaldia astelehenetik ostiralera izango da, goizeko 10:30etik 13:30era. Horren truke, Bizkaiko Interbentzio Sozialeko hitzarmenaren araberako soldata jasoko dute interesatuta dauden gazteek. Baldintzen artean daude: 18 urte izan edota lanaldia hasi baino lehen betetzea; euskara maila ona izatea; eta azkenik, Aisialdiko Begirale agiria edo Irakasle eskola, pedagogia, psikologia, eta gizarte hezkuntza ikasketaren bat egiten aritzea, edo bestela, Heziketa Zikloak: kirol begirale edota gizarte kultur sustapena. Izena emateko epea martxoaren 31ra arte egongo da zabalik, Goñi Portal kultur etxean (Kale barria, 2). Bestela, postaz edo helbide elektronikoz (
plentzia[abildua]bizkaia.org) ere egin daiteke. E-postaz bidali nahi izanez gero, hilaren 24a izango da azken eguna. Argazkian, hainbat neska-mutil hondartzako uretan / ©
Plentzia.net.