Kubaren inguruko jardunaldiak egingo dituzte asteburuan Armintzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 10a, 09:55
Basordaportu Kultur Elkarteak Askapenarekin elkarlanean antolatuta, martxoaren 13an eta 14an Kubaren inguruko jardunaldiak izango dira Armintzan. Batetik, larunbat eta igandean, argazki erakusketa egongo da ikusgai, kultur etxeko beheko solairuan. Lehenengo egunean, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara izango da ordutegia. Eta bigarrenean, goizez bakarrik. Larunbatean bertan, Kuba ezagutzeko film bat proiektatu eta, ondoren, hitzaldia emango du Askapeneko kide batek. Hitzordua 18:00etan jarri dute, Armintzako Kultur Etxeko goiko solairuan. Azkenik, igandean, herriko tabernetan zehar, Kubako musika eta edariez gozatuz emango diote amaiera ekimenari, eguerdiko ordu batean hasita. Argazkian, eskola-umeak Kubako banderatxoak eskuan / cc-by-sa Mickou.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun