Goizane Miruri Bizarra Lepoan euskara elkarteko dinamizatzaileak azaldu duenez, martxoan eta apirilean, udalerriko hiru euskaltegiei, kultur elkarteei eta mintza lagun taldeei zuzenduta egongo da ekimena. Maiatza eta ekainean, berriz, ikastetxeek izango dute parte hartzeko aukera, gustukoen duten ibilbidea aukeratu eta Olaiari (688 635 350) deituta, ibilbidea, eguna eta ordua zehaztuz. Bestalde, lau hilabeteetan zehar egin ahal izango dituzte ibilbideak herritarrek, Getxoko Turismo bulegoan izena emanez.
Herritarrentzako eskaintza:
- Martxoak 17: Santa Ana-Romo-Neguri-Aiboa.
- Martxoak 26: Bolua-Neguri-Ereaga.
- Apirilak 8: XX.mendeko euskararen ibilbidea,
Portu Zaharrean hasita.
- Apirilak 13: Bolua-Santa Koloma-Bolua-Aiboa.
- Apirilak 22: Telletxe-Ereaga-Arrigunaga-Aixerrota-Bidezabal.
- Apirilak 26: Bidezabal-San Inazio-Neguri.
- Maiatzak 4: XX. mendeko euskararen ibilbidea, Portu Zaharrean hasita.
- Maiatzak 12: Santa Ana-Romo-Neguri-Aiboa.
- Maiatzak 20: Andra Mari-Sakuskune-Diliz-Andra Mari.
- Maiatzak 28: Andra Mari-Diliz-Galea-Andra Mari.
- Maiatzak 31: Bizkaia Zubia-Zugatzarte-Ereaga-Igeretxe.
- Ekainak 8: Bolua-Neguri-Ereaga.
Lehenengo bi irteerak 18:00etan aterako dira eta gainontzekoak 19:00etan. Zeharkatu beharreko distantziak 1.000 eta 5.900 metro artekoak izango dira.