Hilabete eta erdiz itxiko dute Itzubaltzetako Kresaltsu kaleko zati bat

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 10a, 11:44

Ostegun honetatik aurrera, Itzubaltzeta / Romoko Kresaltsu kaleko beste zati bat, Aurrezki Kutxa kaletik Santa Eugenia kalera artekoa, itxi egingo zaio zirkulazioari, Getxoko Udalak jakinarazi duenez. Horrenbestez, Aurrezki Kutxa kaletik datorren trafikoa Kresaltsu kaleko oinezkoentzako gunetik desbideratuko dute, Ezekiel Agirre kalerantz. Obrak Itzubaltzetako kolektore nagusia berritzeko proiektuaren barruan egiten ari dira. Desbideratzearen iraupena hilabete bat eta erdikoa izango da. Kalamua eta Santa Eugenia kaleetan, zamalanetarako baino ezin izango da sartu. Santa Eugenian sartzeko Urkizu kaletik eta Kalamuan Amalloa kaletik egin beharko da. Argazkian, Kresaltsuko herri lanetako aurreko fasearen argazki bat, Santa Eugenia eta Kalamua kaleen artean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun