Berangoko Udalak antolatuta, ekainaren 19tik 21era arteko asteburuan, Zugarramurdira joateko aukera izango dute udalerriko familiek. Hain zuen ere, izen-emateko epea martxoaren 18ra arte egongo da zabalik. Zozketa, handik lau egunetara, hilaren 22an, egingo dute Berangoetako kultur etxeko areto nagusian. Besteak beste, zorginen museoa eta kobazuloa bisitatuko dituzte, akelarre baten antzezpena ikustearekin batera. Horretaz gain, sagardoaren museora joango dira, bertan txotx egiteko. Bidaia doakoa izango da 2008 eta 2010 urteen artean jaiotakoentzat. 1999 eta 2007 artean jaiotakoek, berriz, 103 euro ordaindu beharko dituzte. Eta 1998tik atzerakoek 170 euro. Museoetarako sarrerak, otorduak eta ostatua (hiru izarretako hotelean) sartzen dira salneurrian. Argazkian, Zugarramurdiko kobazuloa / cc-by-sa Karrikas.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!