Ertzaintzak 14 eta 16 urteko bi adingabe atxilotu zituen bart Plentzian, ibilgailu bat lapurtzen saiatzea egotzita. Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, gertakariak 23:00ak jotzeko minutu gutxi falta zirela hasi ziren, Plentzian. Herritar batek jakinarazi omen zion Ertzaintzari, bi gazte auto bat manipulatzen ari zirela, eta harrapatu zituenean, Mungia Bidea kaletik ihes egin zutela. Poliziak gertakarien ustezko egileak bilatzen hasi ziren eta, pixka bat geroago, susmagarrien ezaugarri fisikoen deskribapenarekin bat egiten zuten bi gazte aurkitu zituzten: errepidetik zihoazen oinez, Gorlizerako noranzkoan. Patruila autoa ikusterakoan, adingabekoak korrika hasi ei ziren Sagastikoetxe eremurantz, baina ertzainek segituan atzeman eta atxilotu zituzten, ibilgailu bat lapurtzen saiatu izana egotzita.