Aurten ere
sukaldaritza ikastaroa prestatu du
Berbots Erandion Euskaraz! elkarteak. Oraindik tokia badago, jakinarazi dutenez. Izen-ematea e-postaz (
berbotserandio[abildua]telepolis.com) edo telefonoz (630 404 171) egin daiteke. Ikastaroa asteazkenero egingo dute, 19:30etik 21.00ak arte, Bekoa ikastetxean betiko lez. Hurrengo astean izango da lehenengo saioa: hilaren 17an, alegia. Iaz, besteak beste, bakailao eta otarrainska lasagna, sagar frijituak, piper berde beteak patata tortillagaz txipiroi saltsan... prestatzen ikasi zuten su artean ibilitakoek. Aurten, errezeta berriak zien parte-hartzaileek proposatutakoak landuko dituzte. Bestalde, laster
Kanpomartxo izango dugula gogoratu dute Berbotsekoek. Aurten, martxoaren 28an, igandearekin, izango da Lutxanan. Argazkian, Berbots elkarteko kideek 2009an egindako familia irudia / © Berbots Erandion Euskaraz!.