Getxoko Udaltzaingoak 19 eta 22 urte bitarteko lau gazte atxilotu ditu gaur goizaldean Algortan, indarkeriaz lapurreta egitea egotzita. Antza, gauerdia igarota, udaltzain-etxean telefono deia jaso dute, Euskal Herria kalean pertsona talde bat borrokan aritu dela salatuz. Udaltzainen patruila autoak bertaratuta, haietariko batek kolpeak jaso dituela eta jaka bi, Ipod bat, argazki kamara digitala eta betaurreko graduatuak kendu dizkiotela adierazi dute gazteek. Horien bertsioaren arabera, ustezko lapurrak aldez aurretik taberna batean haiekin mahai-futbolean jolasten aritu diren zortzi lagunetako talde bateko kideak dira. Polizia iturriek diotenez, lapurreta egin ondoren, laguna defendatzera irten dira. Liskarra hasi da eta ustezko lapurrek Algortako erdigunerantz ihes egin dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!