Mendizaletasunari buruzko atal berria zabaldu dute Eztabaidan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 11a, 14:27

Hemendik aurrera, mendizaletasunari buruzko materiala ere topatu ahal izango dute kirolzaleek, Eztabaida gune antiautoritarioan. Algortako Amesti kaleko 3. zenbakiko elkargunean, besteak beste, Euskal Herrian, Pirinioetan eta Europako Mendietan zeharreko ibilaldiei zein eskaladari buruzko liburuak jarri dituzte salgai, berriki. Bestalde, dagoeneko maiatza begi bistan daukate Eztabaidako kideek. Hile horren 15ean, larunbata, liburu, disko, txapa, fanzine eta arropaz betetako kutxa zozketatuko dute Leioako Udondo gaztetxean. Egun horretan, kontzertuak egingo dituzte bertan. Zozketa zein sarreren bitartez bildutako dirua Eztabaida diruz laguntzeko izango da. Argazkian, Eztabaida gune antiautoritarioa kanpotik, Etengabek ekoiztutako bideotik aterata / publicdomain Etengabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun