Getxoko Udaltzaingoak G.M.P. inizialak dituen 20 urteko Erandioko mutila atxilotu du gaur goizean, mehatxuak erabiliz burututako lapurreta baten ustezko egilea delakoan. Tokiko iturriek zabaldutakoaren arabera, udaltzainei deitu die herritar batek, 10:30ak aldera, mehatxuez baliatuz Areetako Amaia kalean lapurtu egin dutela esanez. Dirudienez, beste gazte bat atzetik joan zaio, labana eskuan zuela, sakeleko telefonoa eskatuz. Aparailua kendu ondoren anbulatorioaren aurrean dagoen industri eraikuntzarantz korrika atera omen da gaizkilea. Lapurretaren ustezko egilearen bila hasi da eta biktimak emandako deskripzioarekin bat egiten zuen gazte bat topatu dute udaltzainek, Lamiakoko Vicrila enpresaren sarreran, udal iturriek diotenez. Lehenengo arakatzean, jakaren poltsikoan lapurtutako eskuko telefonoa aurkitu dute poliziek. Atxilotutakoa epailearen esku utzi dute. Argazkian, Getxoko udaltzain bat.