Kultur Leioan zabalduko dute gaur, osteguna, Mabi Revuelta artista plastikoaren "Abeceda" izenburuko erakusketa, iluntzeko zortzietan. Bilbotarrak balleta zuzentzeko erabili dituen material kontzeptualetako batzuk bildu ditu mostran. Halaber,
Dantza Zirkuituaren aurkezpena egiteko baliatuko dute apirilaren 30era arte ikusgai egongo den erakusketa. Apirila amaitu arte Leioatik pasako dira egungo dantza konpainia eta ikuskizun garrantzitsuenetariko askok. Ikuskizun bakoitzaren sarrera 10 eurokoa izango da, haurrei zuzendutakoak kenduta. 4 eurotan izango dira azken horiek. Horrenbestez, bihar, ostirala, “1.01” ikuskizuna taularatuko du Dantzaz konpainiak, 20:30ean, Kultur Leioan. Apirilak 29ko Nazioarteko Dantza Egunean, La Macana galiziar-kubatar konpainiak, Despertar los sentidos elkarteak eta Andoni Aresti dantza eskolak, beste askoren artean, izugarrizko ikuskizuna emango dute Leioako kaleetan zehar. Argazkian, 2009ko Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia iragartzeko balio izan zuen Mabi Revueltaren ondoko irudia.