Lehenengo konposizioak 2009an egin zituen Doncelek. "Gai anitzeko abestiak" sortu zituen eta guztietan "benetako istorioak" kontatzen ei ditu. Abestirik nabarmengarriena uholdeei buruzko "Como hace 25 años" deiturikoa da. Bertan, Getxon 2008an gertaturiko uholdeen barneko ikuspuntua ematen du, bera kaltetuen artean baitago. Abesti hau ez ezik, beste abesti propioak ere hasi zen jotzen bere kontzertuetan. Bere ahotsak ez zuen "aurrekoetako giro ona" urratu. Aurten, lehen maketa atera du eta abesti berriak konposatzen darrai. "Joera berriak, erritmo berriak eta letrak idazteko egoera berriak" bilatzen ari dela aitortzen du Doncelek, letrak idazten hasi zen garaiko ilusio berarekin.
"Pintxo-pintxo" herri kantaz Josu Doncelek egindako bertsio instrumentalaren bideoa:
Los delincuentes taldeko "Primavera Trompetera" abestiaz Josu Doncelek egindako bertsioaren bideoa: