Zigor Goikoetxea eta Jon Rosales Getxo udalerriko euskal preso politiko gazteak lekuz aldatu dituztela jakinarazi du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak,
Etengabe bitakoraren bitartez. Lehenengoa, Azkorriko semea, Basauriko espetxetik Topasera (Salamanca, Espainia) eraman dute, Getxotik 412 kilometrotara. Espainiako Polizia Nazionalak atxilotu zuen Goikoetxea, otsailaren 19an, gauez.
Algortako taberna batera sartu ziren poliziak, burua estalita. Egun batzuk lehenago, Marisa Arrue mehatxatu zuela argudiatuta jarritako
zigorraren gehiengoa berretsi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Geratzen zaion denbora betetzeko espetxeratu omen dute Zigor. Bitartean, Rosales Soto del Realetik Alcala-Mecora (biak ala biak Madrilen) eraman dute, Getxotik 415 kilometrotara. Algortako gaztea otsailaren 17an atxilotu zuen Gironan, kontrol batean, Mossos d'Esquadra Poliziak. Handik hiru egunetara espetxeratzea agindu zuen Fernando Grande Marlaska epaileak, "erakunde terroristako" kide izatea leporatuta. Guardia Zibilaren eskuetan egon zen egunetan
torturatu egin zutela salatu zuen Jonek. Argazkian, otsailaren 19an Algortan izandako manifestazioa.