Euskal preso politikoen ikasteko eskubidearen alde unibertsitatean orain arte burututako zein aurrerantzean egingo diren ekimenei buruzko webgunea abian jarri dute:
Ikastekoeskubidea.info. Bertan, euskal preso politikoen ikasteko eskubidearen inguruko albiste guztian zein Euskal Herriko campus eta fakultate desberdinetan eskubide horren alde antolatutako ekimen ororen berri emango dute,
Presoen Aldeko Taldeek (PAT) azaldu dutenez. NUPen abian dute egunotan presoen ikasteko eskubidearen aldeko sinadura bilketa eta EHUn ere laster emango zaie segida lehenengo lauhilekoan martxan jarritako ekimenei. Hauei buruzko informazio guztia aurkitu ahal izango duzue webgune berri honetan.
Etengabe bitakoran webgune berri horren albisteei egingo diete jarraipena, eskumako zutabeko albistegian, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez. Argazkian, otsaileko azken asteazkeneko mobilizazioa Leioa eta Erandioko campusean / cc by-sa PAT.