Larunbat honetan, martxoak 13, auzolanak egingo dituzte Sopelako Sekeko gaztetxean.
Gazte Asanblada Sopeloztarreko (GAS) kideek azaldu dutenez, besteak beste, hormak zarpeatu, obra-hondakinak jaso eta kanpokoa garbituko dute. Goizean goizetik hasiko dira auzolanak. Eguerdian bazkaria egongo da, indarrak berreskuratu ahal izateko, eta arrastian beharrean jarraituko dute, gaztetxea txukun utzi behar da eta. GASek Sopelako Lizarre auzoko (metro geltokiaren atzealdean) Sekeko errota okupatu eta bertan gaztetxea zabaldu zuen abenduaren 19an. Sekeko gaztetxea antzinako errota eta korta banak osatzen dute eta, sartzerakoan, azpiegitura "oso egoera onean" zegoen arren, gazteek "lan eskerga" izaten ari dira dena garbitu eta txukuntzeko. Ez da lehenengo aldia auzolanak egiten dituztela. Argazkian, itxura hartzen ari da Sekeko gaztetxea / © Gazte Asanblada Sopeloztarra.