Pasa den apirilaren 18tik desagertuta dagoen Jon Anza ETAko militante donostiarraren gorpua agertu dela
zabaldu du France 3 telebista kateak, polizia iturretan oinarrituta. Horren ostean, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko makina bat kazeta, irrati eta telebistek ontzat eman dute kate frantziarraren teoria. Familiak sineskaitz iritzi dio eta frogak eskatu ditu.
AAMk "zuhurtziaz jokatzera" deitu du.
Berria.info-k jaso duenez, France 3ren arabera, egun "preso ohiaren gorpua Okzitaniako Tolosako gorputegian dago". Desagerpen egunean, apirilaren 18an, heldu omen zen Tolosara Anza. "Han, karrika batean konortea galdu, erietxe batera eraman, eta astebetera hil egin zen aipatutako iturrien arabera. Ordutik, gorputegian egon dela diote, harik eta orain identifikatu duten arte. Buruan kolpe bat izango luke gorpuak", France 3ko albistea zabalduz Berria.info-k argitaratutakoaren arabera.
Argibide gehiagorako: berria.info. Argazkian, LAB sindikatuak desagerpenaren inguruan Algortan egindako elkarretaratze baten irudia.