Ba hara non, "Goazen" delako telebisinoko programa famatu horretan bertsino barri bateaz etor daskuzen. Eta zer dinon bertsino horrek?
Aitu eta gaitu. “Recuento generalean” dinoskunen zaharrak “abesti generalean” barriak. “Sarri sarri bi batu” (edo Viva tu) interpreta geinkenean zaharrean, “sarri sarri abestu” edo “Aupa gu” entzuten dogu. “Bafleetatik” esan barik, “Basakabin”. Barrian, Piti ez da inondik bere agertuten eta kantaten dan estrofan "Goazen" programari dagozkion erreferentziak baino ez dauz.
Ez dakit nork erabaki dauen hori halan izatea, eta zeaitik posible izen dan. Legala danaz duda bat bez. Baie a ze tristezi emon dosten entzutean!
Neure sei urteko alaberi sano gustaten dako ditxosozko "Goazen" hori ba, eta erosi egin dako CDa bere urtebetzerako, akabun. Ez euki dudarik baie, benetako kanta zein dan berak ulertuteko modun esplikako dotsetena. Eta batez be, kanta egingo dotsetena autentiku eta berdaderu dan bakarra.
Alaba txikerrak zentsuratzailearen parte hartu bariko zentsura inoz ikustea lortuko ete dauen geroak esango dau barrez. Badinotsuet baie, gatz iminten dotseela. Gureta.
Gabi Basañez euskaltzale internazionalistak pasa den larunbatean Sopela.net-en argitaratutako artikulua