Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zabaldutako oharra:
Atzo filtrazioekin poliziak bertsio bakarra zabaltzeko helburua zuela salatu dute eta gaur egunean zehar agerpenaren balorazio sakonago egitekotan gelditu dira.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak baieztatu nahi du Tolousen agerturiko gorpua Jon Anza euskal militante politikoarena dela.
Atzo Frantziako Poliziak burutu zuen filtrazioak helburu argi bati erantzuten diola salatu nahi dugu. Konfirmazio ofiziala baino lehen Jonen heriotza modu naturalean etorri denaren bertsioa lau haizetara zabaltzea izan da helburua, atzo gaueko informatiboak eta gaurko egunkariak bertsio bakarrarekin zabaltzeko. Amnistiaren Aldeko Mugimendutik ez dugula bertsio hau sinisten esan nahi dugu, gaur egunean zehar agerpen honen balorazio sakonago bat burutuko dugularik.