Itzubaltzeta eta Algortan ere borrokatuko dituzte gaur marra gorriak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 12a, 11:39

"Inposaketarik ez! Borrokatu marra gorria!" lelopean, gaurko, martxoaren 12rako, etenaldiak eta mobilizazioak deituak ditu Hezkuntza Ertainean Ikasle Abertzaleak (IA) erakundeak. Horren bidez, "mapa arrotzen inposizioa, euskal historiaren ukazioa, kartelak jartzeko ezintasuna, kontrol soziala, greba egiteko ezintasuna, Bologna prozesuaren inposizioa..." salatu nahi dituzte ikasleek. Bada, "ikasleon eskubideak urratzen dituzten marra gorriak borrokatu eta bestelako hezkuntza eredu bat aldarrikatzeko" asmoz, Uribe Kosta eta Erandion hainbat deialdi luzatu dituzte. Besteak beste, eguerdiko 12etan kontzentrazioa egingo dute Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan. Ordu erdi beranduago, Algortako Telletxe plazan jarri dute hitzordua, elkarretaratzea eta ekitaldia egiteko. Argazkian, otsailaren 25ean, Hezkuntza Sistema Nazionala aldarrikatu zuten Celaaren aurrean, Leioa eta Erandioko campusean. Irudi gehiago ikusteko, sakatu hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun