Julian Iantzi telebistako aurkezle ospetsuak hainbat hitzaldi eskainiko ditu martxoaren 16an eta 17an Getxoko hainbat hezkuntza zentrotan, "gazteak euskara erabiltzera motibatzeko helburuarekin", Getxoko Udalaren
Euskara Zerbitzuak jakinarazi duenez. Ekimena tokiko erakundeak udalerriko institutuekin eta ikastetxeekin euskararen erabilera sustatzeko indarrean duen Ikas Gehi hitzarmenaren barruan kokatzen da. Besteak beste, “El conquistador del fin del mundo” izeneko telebista saioagatik ezaguna den aurkezleak euskararekin duen esperientzia kontatuko die gazteei: noiz eta nola ikasi zuen, zein garrantzia ematen dion eta abar, udal iturriek azaldu dutenez. Horrela, asteartean, San Nikolas ikastolan, Fadura institutuan eta Azkorri ikastetxean izango da Iantzi; eta asteazkenean, bi hitzaldi eskainiko ditu Aixerrota institutuan. Argazkian, Julian Iantzi martxoaren 6an Eibarko Armeria Eskolan emandako hitzaldian / cc-by-nc-sa
Armerixa.