Moncada 20 Bilboaldeko rock boskoteak Algortan joko du gaur iluntzean. Sarrera doan, emanaldia eskainiko dute 20:30etik aurrera The New tabernan, antzinako Traganarrun, Euskal Herria kaleko 7. zenbakian. Erandion otsailaren 19an emandako kontzertua salbuespena izan dela, azken hileotan Moncada 20 abesti berriak idatzi eta lantzeari eman dio lehentasuna, aurreko gaiak entseatzearekin batera. Borja Aspiunza, Roberto Franco, Oscar Hernandez, Iker Mardones eta Victor Marin-ek osatzen duten taldeak makina bat kanta joko dute, tartean "Ciudad invisible" beraien lehenengo maketarenak. Lan hori iazko urrian aurkeztu zuten deustuarrek, lau lan bilduz: "El mago", "Maquinas fuera de control", "Ciudad invisible" eta "En ocasiones". CDa hiru eurotan eskatu dakioke taldeari. Moncada 20 Uribe Kostan estreinatu zen oholtza baten gainean, Plentzian, iazko apirilaren 3an. Argazkia: © Moncada 20.