Jorge Calcedo Sedano 20 urteko txirrindulari sopeloztarra pasa den asteartean harrapatu zuen auto batek Gasteizen, ikasten duen hirian. "Biciciclismo" aldizkariaren digitalak zabaldu duenez, Calcedo asteartean arratsaldean izandako istripuaz ongi osatzen ari da. Cafes Baque taldearen arabera, bere txirrindulariak buruan traumatismo gogorra jaso zuen. Era berean, Calcedok masailalbo-hezurra apurtuta eta larritasun ezberdinetako hainbat kontusio dauzka. Orotara, pronostiko larria eman zioten Gasteizko Santiago ospitaleko medikuek baina, zorionez, onera egin du egun hauetan. Calcedok Gasteizko erietxean jarraitzen du eta denbora luzez ezin izango da Cafes Baquen aritu. Argazkia: © Cafes Baque.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!