Basatiak eta Orrega 778 taldeek kontzertua emango dute bihar Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 12a, 18:39

Itzubaltzeta / Romo eta Leioako Basatiak punk talde gazteak oholtza partekatuko du bihar Orreaga 778 punk eta oi musikako talde gipuzkoar beteranoarekin. Leioako Kurkudi herriko tabernan izango da hori, gaueko 9etatik aurrera, sarrera doakoa izango dela. Basatiek 15 eta 16 urte dituzte eta urte eta erdian ez dira gutxi eman dituzten kontzertuak. Maddi, Aritz, Josu eta Unaik sortutako laukoteak abilidade handia erakutsi du dagoeneko Itzubaltzeta / Romon, Alonsotegin, Leioan eta Barakaldon, besteak beste. Bestalde, Orreaga 778ko Peio, Alex, Ijurko eta Pepinok bost urteko ibilbidean ohi dituzten punk kantu azkarrak, oi! erritmo oldarkorrak eta letra zorrotz eta aldarrikatzaileak erabiliko dituzte "Aurrera" beraien azken lana aurkezteko. Pasa den apirilean Peio abeslaria kaleratu zen espetxetik eta grabatzeari ekin zioten, irailean CDan eta binilon argitaratu arte. Ordutik biran daude. Argazkian, Basatiak / © Koska irratia.

Basatiak taldea Itzubaltzeta gaztetxean 2008ko urrian emandako kontzertuaz Koska irratiak egindako bideoa:



Orreaga 778 taldearen "Ez etsi" abestiaren bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun