Sopelako J.L.E.G. 60 urteko gizonezkoa hil zen atzo ostiral arratsaldean Nafarroako Baztan udalerriko Oronoz herrian, auto istripu batean. Nafarroako Gobernuko iturrietan oinarrituta
Eitb.com-ek zabaldu duenez, gertakaria 20:52an jazo zen, N-121-A errepideko 41,2 kilometroan. Ordu eta toki horretan, Behobiako noranzkoan zihoan auto batek eta 4 x 4 ibilgailu batek aurrez aurre talka egin zuten. Horren ondorioz, autoko bidaiariak harrapatuta gelditu ziren kotxean, irten ezinik. Oronozko suhiltzaileek erreskatatu eta handik gutxira hil zen gidaria. Gainera, ezbeharrean beste bi lagun zauritu ziren, horietako bat larri. Azken hori, anbulantzian eraman zuten Nafarroako Ospitalera. Bitartean, 4 x 4 ibilgailuko gidaria Bideko Ama Birjinaren ospitalera eraman zuten zauri arinagoekin. Argazkian, ezkerrean urrun, Oronoz herria suma daiteke, Aizkolegi gaztelutik ikusita / cc-by-sa Jsanchezes.