Algortako San Inazio jaiak prestatzen hasi dira jada

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 13a, 20:04

Uztailaren 29tik abuztuaren 1era izango dira aurten Algortako San Inazio jaiak. Gauzak horrela, jai batzordea osatzen duten lagunak biltzen hasi dira jada, 2010eko egitaraua osatu eta festak antolatzeko egin beharreko lanak aurrera ateratzeko asmoz. Besteak beste, astelehen honetan, martxoak 15, batzar irekia egingo dute, 20:00etan, Agurra dantza taldearen egoitzan; Algortako Illeta kaleko 12. zenbakian, sotoan. "Esan barik doa elkarte, eragile eta norbanako guztiok zaudetela gonbidatuta batzarrean parte hartzera, jaien antolaketan lagundu eta ideia berriak ere emateko", adierazi dute Algortako San Inazio Jaien Batzordeko kideek. Bestalde, Facebook sare sozialaren bidez ere egongo da herritarron iritziak, eskakizunak, proposamenak… bideratzeko aukera. Argazkian, pottokiak iazko koadrila jaitsieran.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun