Euskal Herriko emakume gazteek topaketak egingo dituzte maiatzean Hernanin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 13a, 22:49

Maiatzaren 7tik 9ra, Euskal Herriko Emakume Gazteen Topaketak burutuko dira Hernanin. Horrela jakinarazi zuen pasa den ostegunean Gazte Feministak sareak gaztefeministak.blogspot.com bitakoran. Antolaketa lanetan ari direnen arabera, "egitarau bete-betea prestatzen dihardugu baina horren berri izango duzue poliki-poliki. Dena hasieratik esan baino nahiago dugu eta sorpresak gorde eta egunek aurrera egin hala kontuak kontatzen joatea. Horretarako dago eta gure blog eder hau! Topaketak eta topaketa ez direnen inguruko informazioa egongo da bertan. Topaketetarako behar den materiala, eta norberari interesgarri gerta dakioken beste testu, irudi, bideo eta antzerakoak biltzea ere bada eta gure asmoa eta helburua". Eskualdean, gutxienez, lau asanblada dabiltza Itzubaltzeta / Romon, Leioan, Erandion eta Algortan. Argazkian, 2008ko apirilaren 11n, 200 neska baino gehiago batu ziren Kukutza gaztetxean egin zen Euskal Herriko emakume gazteen asanbladan. Bertan, besteak beste, topaketa hauek egitea adostu zuten / © Gazte Feministak. Argibide gehiagorako: gaztefeministak.blogspot.com.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun