Era berean, alkateak gogoratu zuen “hemendik gutxira Txakursolo kalea eta Metroko geltokia lotuko dituen Aiboako igogailua inauguratuko dugula. Beraz, Getxo errazago mugitzeko, modernoago eta atseginago egiteko ezarritako helburuak betetzen ari dira apurka apurka, guztiok disfrutatu ahal izateko eta XXIgarren mendeko beharretara egokituta egoteko".
Bideo-kamerak
Igogailuek ia 10 metroko aldea igotzen dute eta maila bakoitzera pasabide metaliko batetik heltzen da. 13 bat pertsona sartzen dira igogailu bakoitzean. Bertan jarritako bideo-kamerek jasan dituzten kritikei erantzunez, “kamaren bidez etengabeko zaintza" izango dela eta "horiek noski ez dute inguruko auzokideen intimitatea hautsiko” argudiatu zuen Landak.
Bestalde, Villamonteko Jabeen Komunitateari eskerrak eman zizkien alkateak, "igogailu publiko hauek ipintzeko beharrezko orubeak doan emateagatik" eta "izan diren eragozpenengatik" eskerrak ere inguruko auzokide guztiei helarazi zizkien.
Lanak azken urte eta erdian burutu dituzte eta aurrekontua 715.000 eurokoa izan da, Tokiko Inbertsiorako Estatu Fondotik etorritako diruarekin.
Azkenik, FEKOOR, Gutxitasun Fisikoa duten pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea eta Euskadiko Gutxitasun Fisiko eta Organikoko elkarteko buru Juan Carlos Solak, ekitaldian bertan zela, positibotzat jo zuen zerbitzu publiko berria. Solak nabarmendu zuenez, "azpiegitura hauek Getxoko bizilagun guztientzat dira, guztiontzako diseinuaren eta irisgarritasun unibertsalaren irizpideak aintzat hartuz, azken kontzeptu hori udal ekimenetan oso kontuan hartzekoa delarik". Horren harira, “Getxok azpiegitura garrantzitsuak egin dituela, eta horietan, herritar oro aukera berdintasuna zer den antzematen hasia dela” azpimarratu zuen mugitzeko arazoak dituzten pertsonen kolektiboko ordezkariak. Solak, azkenik, Villamonteko auzokideei eskerrak eman zizkien “azpiegitura hau eurek egin baitute posible”.
Esker ona agertu zuen ere, bere aldetik, Marivi Argaluzak, Villamonteko jabeen komunitatearen ordezkariak horren izenean, “Udalbatza osoari eta udal teknikari guztiei, beren profesionaltasun eta gogo handiarekin proiektu hau aurrera eramatea ahalbidetu dutelako”.