Getxoko PP pozik agertu da
ostiralean Villamonten estreinatu ziren igogailuengatik. Marisa Arrue zinegotzi popularraren arabera, aurreko legealdiaren bukaeran "EAJk Villamonte plaza erdia bahitu nahi izan zuen, bertan arrapala mekanikoak egiteko asmoz, nahiz eta auzokideek igogailuak eskatu". Horregatik, Villamonteko auzotarrak zoriondu ditu Arruek, "etengabe mobilizazioak burutu" ostean azpiegitura berri hori "lortu dutelako". Protestarik gabe "ezinezkoa" izango zelakoan dago Arrue. Gainera, gogoratu dutenez, arrapala mekanikoak gurpil aulkietan mugitzen direnentzako oztopoa dira eta beraz, ez zuten bere funtzioa betetzerik. Bestalde, Alderdi Popularrak Villamonteko auzokideen elkarteari emandako sostengua garrantzitsua jo du, mobilizazioei eta haien laguntzari esker "lurren bahiketa gelditzea eta igogailuak lortu" zirelako.