Pasa den asteartean, Ertzaintzak
Felisa Ansoleagaren ustezko lau hiltzaileak atxilotu zituen, Urdulizko Uxerre baserriko zoritxarreko lapurretatik hiru hilabetera. Horren inguruan, adierazpenak egin zituen atzo Juan Olea
Urdulizko alkateak Radio Euskadin (mp3, espainolez). Bere ustez, Ertzaintzak Otxandion, Gasteizen eta Barakaldon egindako sarekadari esker, urduliztarrak "ahal den heinean pozik daude". Ildo horretan, herrigunetik "apur bat isolatuta bizi direnak orain lasaiago daudelakoan nago", dio Urdulizko alkateak. 2009ko abenduaren 18an Urdulizko Uxerre baserrian egindakoa lapurretan, etxeko jabea, Felisa Ansoleaga, hil egin zen eta bere neba Juliok zauri larriak jasan zituen, erasotzaileek baserriko bizilagunak jo, lotu eta bozatu ostean. Argazkian, Ertzaintzaren hainbat ikertzaile aurreko batean.