Protesta ekimenekin jarraitzen dute euskal presoek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko mar. 15a, 15:07

Estatu espainol eta frantsesaren espetxe politikaren aurka pasa den urtarrilaren 4an hasi zuten borroka dinamikarekin jarraitzen dute euskal preso politikoek. AAMko iturriak aipatuz Gara.net-ek jakinarazi duenez, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) bi hilabete t'erdiz darabilen borrokaldiaren baitan, hainbat protesta ekintza burutu dituzte kolektiboko kideek martxoko lehen bi asteetan. Horrela, baraualdiak, itxialdiak, komunikazio grebak, elkarretaratzeak, plantoak eta propaganda ekimenak eraman dituzte aurrera 15 espetxetan. Haietan, besteak beste, Pagoa Zulueta, Endika Lejarzegi, Gotzon Alcalde, Iker Beristain, Asier Borrero, Aitor Artetxe eta Saioa Sanchez eskualdeko presoak daude. Argazkian, Pagoa Zulueta gose greban zegoela, pasa den martxoaren 5ean Leioako 35 bat auzokidek egindako elkarretaratzea.

Zehatz-mehatz, honako kartzeletan egin dituzte mobilizazio eta protestak: Almeria, Brieva, Leon, Daroca (Pagoa Zuluetak parte hartu zuen), Monterroxo (Endika Lejarzegi), Soria, Bois d'Arcy, Fleury Merogis (Gotzon Alcalde), Fresnes, La Sante, Meaux-Chauconin (Iker Beristain), Nanterre (Asier Borrero), Osny, Villepinte (Aitor Artetxe) eta Versallesko (Saioa Sanchez).

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zabaldutako oharra:

Euskal preso politikoak borrokaldian ari dira espainiar nahiz frantziar estatuko hainbat espetxetan

Fleuryko espetxean gose greba mugagabea burutzen ari dira eta beste hainbat espetxetan itxialdiak, ekimenak eta protestak burutu dituzte.

2010 BORROKA IBILTARIA : martxoko lehen bi asteak

ALMERIA:

1.astea
Astelehena (1): Beraien ziegan itxialdia burutu dute
Asteartea (2): Beraien ziegan itxialdia burutu dute
Ostirala (5): kontzentrazioa burutu dute eta espetxeak emandako janariari uko egin diote
2.astea
Astelehena (8): Beraien ziegan itxialdia burutu dute
Asteartea (9): Beraien ziegan itxialdia burutu dute
Ostirala (12): Elkarretaratzea burutu dute eta espetxeak emandako janariari uko egin diote.

BRIEVA:

Beraien ziegetan itxialdian aurkitzen dira martxoa hasi zenetik.

DAROCA:

Komunikazio greba burutzen ari dira eta hilaren 5ean eta 12an egun osoko baraualdiak burutu dituzte.

LEON:

1. astea:
Asteartea (2): Espetxeak emandako janariari uko egin diote.
Asteazkena (3): Txartela soinean: “No a la dispersión! Presos vascos al Pais Vasco!”
Osteguna (4):
Goizez: txartela soinean: “No a la cadena perpetua! Presos enfermos art. 92!”
Arratsaldez: Ziegan itxialdia burutu dute.
Ostirala (5): txartela soinean: “No a los cacheos a nuestro familiares”
2. astea:
Asteartea (9): Espetxeak emandako janariari uko egin diote.
Asteazkena (10): txartela soinean: “No a la cadena perpetua! Presos enfermos art. 92!”
Osteguna (11):
Goizez: txartela soinean: “No a la cadena perpetua! Presos enfermos art. 92!”
Arratsaldez: Ziegan itxialdia burutu dute.
Ostirala (12):
Txartela soinean: “No a la cadena perpetua! Presos enfermos art. 92!”

MONTERROXO:

Hilabeteko itxialdia burutzen ari dira. Astelehenetik larunbatera ziegan itxialdia burutzen dute eta igandetan ateratzen dira bisita egin ahal izateko.

SORIA:

Lehen bi asteetan gose greba burutzen ari dira.

BOIS D ARCY:

Propaganda ekimenak burutzen ari dira espetxean eta Euskal Herriko eragileei eta herrietako komunikabideei beraien aldarrikapenen berri eman diete.

FLEURY MEROGIS:

Bosgarren dibisioan gose greba mugagabea burutzen ari dira: Ibai Agirrebarrena, Joanes Larretxea, Gotzon Alkalde, Joseba Aranibar, Haimar Arozena, Xabier Arruabarrena, Asier Bengoa, Eneko Bilbao, Zuhaitz Errasti, Jon Rubenach, Igor Suberbiola

Bigarren dibisioan lehen bi asteetan baraualdia burutu dute honako presoek: Ekaitz Agirre (Donostia), Mikel Almandoz (Burlata), Ugaitz Asier (Iruñea), JJ Garcia “Gogoan” (Mamariga), Aitzol Etxaburu (Ondarroa) eta Jon Salaberria (Donostia).

Gainontzeko presoak, Alex Akarregi (Bilbo), JC Estevez “Melli” (Donostia), Aitor Lorente (Bilbo), Iñaki Iribarren (Iruñea) eta Josetxo Zeberio (Beasain), itxialdia burutzen ari dira lehen bi asteetan.

FRESNES:

1.astea (lan gaiak: gaixo larriak kalera! EPEH!)
Astelehena (1) eta asteartea (2): Borroka ibiltariaren dinamika abiatzen dela iragartzeko 2 eguneko bazka-errefusa eta gutuna espetxeko eta dibisioetako zuzendariei, epaile eta justizia ministerioari
Asteazkena (3): Plantoa erizaindegiaren aurrean
Aste guztian zehar propaganda ekimenak dibisioetan
DML (askatasun eskaera epaitegian) eskaeraren bidezko ekimena burutuko dute epaitegian

2.astea (lan gaiak: kondena beteta dutenak kalera! Kondizionalean direnak kalera! EPEH!)
Ostirala (12): hileko 2. ostiraleko ohiko ekimenak (kondena beteta dutenak kalera! Kondizionalean direnak kanpoan! Gaixoak kalera! Isolamendurik ez! EPEH! Ekimenak: bazka-errefusa, propaganda eta gutuna kartzelako eta dibisioetako zuzendariei, epaile eta justizia ministerioari)
Aste guztian zehar propaganda ekimenak dibisioetan
DML (askatasun eskaera epaitegian) eskaeraren bidezko ekimena burutuko dute epaitegian

LA SANTE:

1. astea: Komunikazio greba burutu dute.

2. astea Bizi baldintza duinak aldarrikatu dituzte aste honetan .
Aldarrikapen nagusiak:
Osasun atentzio duin eta eraginkorra
Kide guztiak dibisio berdinean egoteko eskubidea
Bigarren mailako aldarrikapenak:
Komunikazio duinerako eskubidea: telefono deia, korreo interbentziorik ez, telebista kanalak
Osasun beharrei begira elikadura kalitatezkoa helburu, gamela hobetzea, plaken baimentzea …
Kantinarik ez dute jasoko + bazkari errefusa
Ostirala (12): kontzentrazioa

MEAUX-CHAUCONIN:

Hilabete osoko gose greba ari dira burutzen, kide bakoitzak 15 egunekoa egingo duelarik txandatuz. Gose greban ez dauden kideek plater errefusa egingo dute eta ostiralero enkartelada burutuko dute borrokaldiko arrazoiak jorratuz.

NANTERRE:

1.Astea:
Espetxeak emandako janariari uko egin diote, honekin batera itxialdia burutu dutelarik eta komunikazio greban egon direlarik.
2.Astea:
Espetxeak emandako janaria hartzeari uko egin diote eta komunikazio greban egon dira. Propaganda ekimenak burutu dituzte, borrokaldiaren zergatiak azalduz.

OSNY:

1.Astea: Propaganda astea. Egunero elkarretaratzeak burutu dituzte.
2.Astea: Komunikazio greba.

VILLEPINTE:

1.astea
Astelehena (1): kontzentrazioak patioan, sakabanaketa salatuz
Asteartea (2): 24 orduko itxialdia, isolatuak dauden kideen egoera salatzeko
Asteazkena (3): Kontzentrazioa, kondena bukatua duten euskal presoentzat askatasuna eskatuz
Osteguna (4): Jon Anzaren desagerpena salatzeko gose greba
Ostirala (5): Janaria errefusa, gaixo dauden euskal presoen egoera salatzeko
Larunbata (6): kontzentrazioa patioan estatus politikoa aldarrikatuz
Igandea (7): patioan esku orrien banaketa + afixak jarriko dituzte Euskal Herriko egoera azalduz

2.astea
Astelehena (8): kontzentrazioak patioan, sakabanaketa salatuz
Asteartea (9): 24 orduko itxialdia ziegan, isolatuak dauden kideen egoera salatzeko
Asteazkena (10): kontzentrazioa, kondena bukatua duten euskal presoentzat askatasuna eskatuz
Osteguna (11): Jon Anzaren desagerpena salatzeko gose greba
Ostirala (12): janaria errefusa, gaixo dauden euskal presoen egoera salatzeko
Larunbata (13): kontzentrazioa patioan estatus politikoa aldarrikatuz
Igandea (14): patioan esku orrien banaketa + afixak jarriko dituzte EH-ko egoera azalduz.

VERSALLES:

1. astea
Propaganda eta komunikazioa astea, aldarrikapen orokorrak, eguneko gai bat (sakabanaketarekin amaitu, preso gaixoen kaleratzea eskatu…) gauza deigarriak egiteko ideia dute, mural bat…
2. astea
sakabanaketarekin amaitzeko eskatuz itxialdia astelehenetik ostiralera. Ostiralean kontzentrazioa.

AURREZ AURREKOEN GREBA:

Otsailean zehar euskal preso politikoen kolektiboak aurrez aurreko bisitak izateari uko egin dio Espainiar estatuko espetxe guztietan. Senideen aurkako miaketa eta jazarpenak salatu nahi izan dituzte modu honetan. Kalean izandako mobilizazioekin batera espetxe guztietan planteak eta ekimenak egin dituzte egun honetan senideen aurkako miaketak salatzeko.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa borrokaldian:

Euskal preso politikoen kolektiboa oinarrizko eskubideen aldeko borroka berri batean murgildu zen urte berriarekin batera. Urtarrilean zehar hainbat ekimen burutu ondoren, itxialdi eta baraualdiak besteak beste, espetxez-espetxe aurrera eramango diren ekimenak burutuko dituzte urte osoan zehar, borrokaldiari jarraipena emango diotelarik modu honetan.

Euskal preso politikoek muturreko egoerak bizi dituzte eta atzean utzi ditugun asteak dira esaten dugunaren lekuko argia. Sakabanaketa politikaren ondorioz Mikel Garmendia preso politikoaren senideek istripua izan zuten bisitara bidean, Xabier Etxeberriak heriotza mehatxuak jaso ditu Soto del Real-eko espetxean, Isidro Garalde eta Juan Carlos Arrutiri biziarteko zigorra ezarri diote, Lorentxa Gimonek 38 egun eman ditu gose greban bizi baldintza duinak aldarrikatuz, Urtzi Paulek bakarturik jarraitzen du Sevillako espetxean, senideen aurkako miaketa eta jazarpenek ez dute etenik.

Pozgarriak diren berriak ere iritsi zaizkigu, borroka guzti hauen emaitza izan baita Juanjo Rego Vidal espetxetik ateratzea, nahiz eta erabat salagarriak diren kontrolerako neurriak ezarri dizkioten.

Kolektiboan dauden 750 euskal preso politikoetatik 10 baino gutxiago daude Euskal Herrian, besteek espainiar eta frantziar espetxeetan sakabanaturik jarraitzen dutelarik, etxetik ehunaka kilometrotara.

Oraindik sei euskal preso politiko gaixotasun larriak jota espetxean preso dituzte, minbizia edo gaixotasun psikologikoak izan arren behin eta berriz ukatu dietelarik askatasun eskaera.

Praktikan biziarteko zigorra suposatzen duen Espainiako Entzutegi Goreneko doktrina ezarri dieten euskal preso politikoen kopurua gora eta gora ari da bitartean. Jose Mari Sagardui Gatzak 30 urte beteko ditu espetxean datorren uztailaren 8an, Europa osoan espetxetik atera gabe denbora gehien daraman preso delarik.

Egoera guzti hauei aurre egiteko helburuarekin ekin zion borrokaldiari Euskal Preso Politikoen Kolektiboak, eta egoera honi erantzuten jarraitzeko espetxez-espetxe hainbat ekimen eta mobilizazio burutuko dira datozen hilabeteetan.

Bitartean Euskal Herrian mobilizazio eta ekimen ugari burutuko dira hilabeteotan euskal preso politikoen eskubideak bermatu daitezen aldarrikatuz. Amnistiaren Aldeko Mugimendutik honako deialdiak zabaldu nahi ditugu:

- Burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deialdia luzatzen dugu.

- Eremuz eremu euskal preso politikoen eskubideen alde indarrak batzeko deia egiten dugu, eragile, alderdi politiko eta sindikatuak egoera larri honen aurrean konpromiso serioak eta argiak hartzera gonbidatzen ditugularik.

- Euskal preso politikoekiko elkartasuna espetxeetara eramateko deia egiten dugu. Presoei gutunak idatziz, bisitak eginez e.a.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun